Anatera

anatera

Fecha de salida
Temporada

Duración en DíasDías 1
Dificultad Media

DesnivelDesnivel 1.200m
LongitudLongitud 15.00Km

Aupa mendizale!


El domingo 7 de abril, nos desplazaremos a la Selva de Oza, cabecera del valle de Echo (Huesca), para ascender a Anatera o La Ñetera (2289 m). El recorrido no presenta grandes complicaciones técnicas pero es imprescindible el manejo de piolet y crampones y la progresión con ellos en terreno no expuesto pero sí de cierta inclinación.
Partiremos del aparcamiento junto al puente de la Selva de Oza (1120 m.). Lo cruzaremos y bordearemos el parque de tirolinas para tomar el camino habitual al Castillo de Acher (E, SE). Remontaremos el bosque de hayas y abetos ganando altura y cruzando alguna regata. Las vistas se irán ampliando hacia el fondo del valle y el este de la sierra de Alanos y el cordal hacia el norte hasta la Mesa de los Tres Reyes. Saldremos del bosque y, en fuerte pendiente, ganaremos el refugio del Castillo de Acher (1750 m aprox.). Aquí abandonaremos la ruta habitual al Castillo de Acher y seguiremos en dirección este casi por el fondo del valle ganando altura suavemente hasta girar a la izquierda (N) y subir a la Collada de lo Barcal (2050 m aprox.) Aquí veremos de frente la empinada rampa que tendremos que afrontar. En la parte superior nos encontraremos con un par de pequeños resaltes en la cresta que superaremos con facilidad con ayuda de las manos.
Con día claro, las vistas son amplísimas: desde los vecinos Castillo de Acher, Secús y Bisaurín, hasta el Midi y varios tresmiles en el horizonte.
El descenso se prevé por el mismo camino.

  • Hora de salida: 6:30, de en frente de Refena .
  • Duración aproximada: unas 6 horas de marcha, dependiendo de las condiciones de la nieve.
  • Material: crampones y piolet. Dependiendo de la meteorología, podrían ser necesarias raquetas.
  • Para apuntarse a la salida habrá que llamar al Club el jueves 4 de abril, de 20:00 a 21:00:
  • El nuevo teléfono de gaztaroa es el: 600465786

------------------------------------------------------

Aupa mendizale!


Apirilaren 7an, Huescako Echo ibarreko (Huesca) goialdeko Ozako Oihanera joanen gara Anatera edo La Ñetera (2289 m) mendia igotzera. Ibilbideak ez du zailtasun tekniko nabarmenik, baina ezinbestekoa da kranpoiak eta pioleta erabiltzea eta horiekin ibilbide maldatsu baina ez arriskutsuetan ibiltzen jakitea.

Ozako Oihaneko zubiaren ondoko aparkalekutik (1120 m) abiatuko gara. Gurutzatu eta, tirolina parke bat inguratuz, Acher Gaztelurako ohiko bidea hartuko dugu. (E, HE). Pago eta izei basoan gora eginen dugu errekaren bat gurutzatuz. Ikuspegia zabalduz joanen da ibarraren sakonera eta Alanos mendizerraren ekialdera eta, hortik, Hiru Erregeen Mahairaino doan gailur ezagunen lerrora. Basotik atera eta, malda gogorrean, Acher Gazteluko txabolara (1750 m ggb) iritsiko gara. Acher Gaztelurako ohiko bidea utziko dugu hemen eta, ekialderantz, erreka bazterretik hurbil, ibilbide gozoa izanen dugu ezkerrerantz (I) Collada de lo Barcal (2050 m ggb) lepo zabalerantz biratu arte. Hemendik, igo beharko dugun azkeneko malda tentea ikusiko dugu aurrez-aurre. Goiko bizkarrean eskuen laguntzaz pare bat harkaitz oso modu errazean gainditu beharko ditugu.
Eguraldi garbiz, ikuspegia oso zabala da: bertatik bertara dauden Acher Gaztelua, Secus edo Bisaurinetik hasi eta Midi eta zenbait hirumilakotaraino.

Jaitsiera bide beretik egitea aurreikusita dago:

  • Irteera ordua: 6:30, Refena paretik .
  • Iraupena ggb: 6 ordu oinez, elurraren egoeraren arabera.
  • Materiala: kranpoiak eta pioleta. Eguraldiaren arabera, erraketak beharrezkoak izan daitezke.
  • Irteerarako izena emateko, ostegunean, apirilak 4, Mendi Taldera deitu 20:00etatik 21:00etara:
  • Gaztaroaren telefono berria honakoa da: 600465786