Urepel-Adi (1457m)-Iturrunburu (1312m) -Urepel

adi

Fecha de salida
Temporada

Duración en DíasDías 1
Dificultad Baja

DesnivelDesnivel 1.500m
LongitudLongitud 20.00Km

Non hago, zer larretan

Urepeleko artzaina

mendi hegaletan gora

...

 

Aupa mendizale!

El domingo 15 de diciembre nos desplazaremos a la localidad bajonavarra de Urepele para realizar una ruta circular. El recorrido no presenta dificultad técnica alguna (a no ser que presente nieve y hielo) pero se trata de una ruta larga en la que se supera un desnivel importante (1500 m acumulados, aproximadamente).

Partiremos de la plaza de Urepele (415 m) y tomaremos un carretil que en fuerte pendiente superará varios caseríos, Xalbadorrenea entre ellos; casa nativa del conocido bertsolari. 

Abandonaremos la pista para seguir ganando altura entre bosques y prados y llegar a la primera cima del día: Patarramunho (881 m), con su curiosa "farola". Siguiendo la panorámica pradera ascenderemos Isterbegi (1026 m). Descenderemos en dirección S para entrar en el hayedo y subir otra vez para enlazar con la GR que proviene de Urkiaga. Abandonaremos las marcas blancas y rojas para, en fuerte pendiente y con amplias vistas, alcanzar el techo de la jornada: Adi (1457 m).

Descenderemos en dirección E, para seguir otra vez la GR durante un tramo, adentrarnos en el hayedo y salir de nuevo a las praderas cimeras y alcanzar Iturrunburu (1312 m). Descenderemos en fuerte pendiente y con buena panorámica en dirección NNO hacia Egurtzako Harria para continuar en busca de las primeras bordas y adentrarnos otra vez en el hayedo. Siguiendo el camino llegaremos al fondo de Imiliztegiko erreka, cuyo curso seguiremos encontrándonos varias bordas, caseríos y granjas por el camino. El último tramo lo haremos por el carretil del fondo del valle para llegar de nuevo a la plaza de Urepele.

• Hora de salida: 7:00.

• Duración aproximada: 6,5 horas de marcha.

• Material: dependiendo de la meteorología, podrían ser necesarias raquetas o crampones y piolet.

• Para apuntarse a la salida habrá que llamar al Club el jueves 12 de diciembre, de 20:00 a 21:00.

¡Anímate! Recorrido bonito y no muy habitual a través del Quinto Real.

*****************************

Aupa mendizale!

Abenduaren 15ean, igandea, Nafarroa Behereko Urepele herrira joanen gara ibilaldi zirkular bat osatzera. Ibilbideak (elurra eta izotzik ez bada behintzat) ez du zailtasun teknikorik, baina luzea da eta gainditu beharreko goranzko desnibela nahiko handia da (pilatutako 1500 m, gutxi gora behera).

Urepeleko plazatik (415 m) abiatu eta malda handiko errepidexka bat hartuz zenbait baserritatik igaroko gara, haien artean Xalbadorrenea, bertsolari ezagunaren sortetxea. Pista utzi eta baso eta larre artean, eguneko lehenbiziko gailurrera iritsiko gara: Patarramunho (881 m), bere "argi" bitxiarekin. Goiko belardi zabalari jarraituz, Isterbegira (1026 m) igoko gara. Lepora jaitsi (H) eta berriz ere pagadian sartuta Urkiagatik heldu den GR-arekin bat eginen dugu. Margo zuri-gorriak utzi eta, ikuspegi zabaleko malda handia gaindituz, eguneko sabaia joko dugu: Adi (1457 m).

Ekialderantz jaitsi eta berriz ere GR-ari jarraituz, pagadian sartuko gara, ondoren goi larreetara atera eta Iturrunburura (1312 m) iristeko. Jaitsiera tenteari ekinen diogu ingurune soilean IIM norantzan, Egurtzako Harrirantz. Hortik lehenbiziko bordetara joko dugu berriz ere basoan sartuz. 

Bideari jarraituz Imiliztegiko errekara iritsiko gara eta hori jarraituko dugu, bidean zenbait borda, baserri eta etxalde aurkituz. Azkeneko zatia haranaren barreneko errepidetik eginen dugu 

Urepeleko plazara itzuli arte.

• Irteera ordua: 7:00.

• Iraupena ggb: 6,5 ordu oinez.

• Materiala: eguraldiaren arabera, erraketak edo kranpoiak eta pioleta beharrezkoak izan daitezke.

• Irteerarako izena emateko, ostegunean, abenduak 12, Mendi Taldera deitu 20:00etatik 21:00etara.

Anima zaitez! Kintoan barrena ibilbide ederra eta ez oso ohikoa.