Ziga - Saioa - Lantz

Saioa

Fecha de salida
Temporada

Duración en DíasDías 1
Dificultad Baja

DesnivelDesnivel 1.500m
LongitudLongitud 21.00Km

Aupa mendizale!

El domingo 13 de enero haremos una ruta entre las localidades de Ziga (Baztan) y Lantz. El recorrido no presenta dificultad técnica alguna (a no ser que presente nieve y hielo) pero se trata de una ruta larga en la que se supera un desnivel importante (1500 m acumulados, aproximadamente).

Partiremos de la localidad de Ziga (365 m) y superaremos algún tramo de pista para avanzar entre prados y tramos de bosque siempre en ascenso. Saldremos al raso y en Abartan (1095 m) coronaremos la primera cima del día. Avanzaremos por el cordal Norte del Saioa siempre en dirección Sur, enlazando por terreno despejado y casi  siempre herboso una serie de cotas hasta llegar a la cima principal del día: Saioa (1418 m).

Descenderemos en dirección Oeste pero, a continuación, aún coronaremos Okolin (1355 m). Ya en bajada en dirección OSO, nos meteremos en el hayedo y en las inmediaciones de Loiketa enlazaremos con el Camino de Santiago procedente de Baztan. Lo seguiremos hasta llegar a Lantz (630 m), localidad famosa por sus  carnavales, con Miel Otxin, Ziripot, txatxoak etc. como protagonistas.

Haremos el recorrido en sentido contrario al que aparece en la reseña de wikiloc.

  •     Hora de salida: 7:00.
  •     Duración aproximada: 7 horas de marcha.
  •     Material: dependiendo de la meteorología, podrían ser necesarias raquetas o crampones y piolet.

Para apuntarse a la salida habrá que llamar al Club el jueves 10 de enero, de 20:00 a 21:00.
¡Anímate! Ascensión a una de las cimas más características de Navarra por un bonito recorrido y no muy habitual.

*****************************

Aupa mendizale!

Urtarrilaren 13an, igandea, Ziga (Baztan) eta Lantz herriak lotzen dituen ibilaldia eginen dugu. Ibilbideak (elurra eta izotzik ez bada behintzat) ez du zailtasun teknikorik, baina luzea da eta gainditu beharreko goranzko desnibela nahiko handia da (pilatutako 1500 m, gutxi gora behera).

Zigatik (365 m) atera eta pista zatiren bat hartuta belaze eta baso artean aurrera eginen dugu, beti gorantz. Goialdeko soilera aterako gara eta Abartan (1095 m) izanen da eguneko lehenbiziko tontorra. Saioako Iparraldeko bizkarretik aurrera eginen dugu, beti Hegoalderantz, inguru soil eta ia beti belartsutik tontor sail bat kateatuz eguneko gailur nagusira iritsi arte: Saioa (1418 m).Mendebalderantz jaisten hasiko gara, baina azkeneko gailur bat igoko dugu: Okolin (1355 m).

Jarraian bai, MHMrantz jaitsiz pagadian sartuko gara eta, Loiketa inguruan, Baztandik heldu den Done Jakue bidea hartuko dugu. Bide horri jarraituz eginen dugu gure helmugarainoko azkeneko zatia: Lantz (630 m), bere inauteriengatik ezaguna den herria, Miel Otxin, Ziripot, txatxoak etab. protagonista dituena.

Wikiloc-eko ibilbidea aurkako norantzan egingo dugu.

  • Irteera ordua: 7:00.
  • Iraupena ggb: 7 ordu oinez.
  • Materiala: eguraldiaren arabera, erraketak edo kranpoiak eta pioleta beharrezkoak izan daitezke.

Irteerarako izena emateko, ostegunean, urtarrilak 10, Mendi Taldera deitu 20:00etatik 21:00etara.
Anima zaitez! Nafarroako gailur esanguratsuenetako batera igotzeko ibilbide ederra eta ez oso ohikoa.